II. ATALA: LURRA, IZAKI BIZIDUNEN PLANETA

4.- ANIMALIA ORNODUNAK


1.- Animalia-erreinua

ANIMALIEN EZAUGARRIAK

- Zelulaniztunak dira. Hainbat zelulaz osatuta daude, eta zelula horiek funtzio jakin batzuk egiteko espezializatuta daude.
- Zelula eukariotoak dituzte. Zelulek nukleoa dute, baina paretarik ez.
- Nutrizio heterotrofoa dute. Animalia guztiak beste izaki bizidun batzuez edo haien hondarrez elikazten dira.
Elikagaien arabera: haragijaleak, belarjaleak eta orojaleak.
- Sentikortasun handia dute. Erraz hautematen dute zer gertatzen den inguruan. Informazio hori zentzumen-organoen bidez jasotzen dute.
- Lekualdatzeko gai dira.

Animalien sailkapena- Elkar
animalien_sailkapena.jpg

2.- Ornodunen ezaugarriak

- Barne- eskeleto edo endoeskeletoa dute, bizkarrezurra eskeleto horren parte da.
- Gehienek gorputza hiru ataletan banatuta dute: burua, embora eta buztana.
- Gehienek gorputz-adar artikulatuak dituzte: hankak, hegoak edo hegalak.
- Nerbio-sistema dute, oso garatua gainera.Entzefaloa da elementu nagusiena; buruan dago, burezurrak babestua.
- Aldebiko simetria dute.
Zaldiaren eskeletoa.png
Animalia ornodunak
ornodunen-sailkapena.jpg

3.- Ugaztunak

GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
- Belarriak dituzte; lepoak, burua eta enborra lotzen ditu.
- Bizkarrezurrak buztanean ere jarraitzen du.
- Lau gorputz-adar dituzte: hankak, hegalak edo hegoak.
- Gorputza ilez estalita dute.
- Ezpainak eta hortzak dituzte ahoan.
- Hainbat guruin dituzte: izerdi-guruinak, ugatz-guruinak…
ardiak.jpg
BESTE EZAUGARRI BATZUK-
- Ingurunea edozein izanda ere,gorputzeko tenperaturari eusteko gai diren animaliak.
- Biriken bidez hartzen dute arnasa.
- Era askotako elikadura dute: haragijaleak, intsektujaleak, belarjaleak,alejaleak,...
- Bibiparoak dira.
- Ernalketa gorputzaren barruan gertatzen da, eta kumeak amaren sabelean garatzen
dira (ugaztunak).

Ornitorrinkoa


Kangurua erditzen


Elefantea


Jirafa


Ugaztunak- Euskal Natura


4.- Hegaztiak


GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
- Gorputz aerodinamikoa dute; lepoak burua eta enborra lotzen ditu.
- Lau gorputz-adar dituzte: atzekoak hankak dira eta launa hatz dituzte eta aurrekoak hegalak dira.
- Gorputza lumaz estalita dute.
- Hezur hutsak dituzte. Bularrezurrak gila du izena.
- Adarkizko mokoa dute, eta hortzik ez.
ART081119-02.jpg
BESTE EZAUGARRI BATZUK
- Homeotermoak dira, ingurunea edozein izanda ere,gorputzeko tenperaturari eusteko gai dira.
- Biriken bidez hartzen dute arnasa. Birikak aire-zakuz osatuta daude.
- Era askotako elikadura dute: haragijaleak, intsektujaleak, arrainjaleak,alejaleak,...
- Obiparoak dira. Arrautzan bidez ugaltzen dira, eta emeak kanpoan arrautzak uzten ditu. Batzuetan aita-amek arrautzak txitatzen dituzte (hegaztiak) eta beste batzuetan ez (narrastiak)
hegaztiak.jpg
Euskal Herriko hegaztiak
Gure herrietako hegaztiak
Hegaztiekin lanean- Naturgaia
Urdaibaibird
Irantzu San Martin- hegaztiakIrantzu San Martin- hegaztiak

Baserriko hegaztiak



Hegaztiak Afrikara doaz



5.- Narrastiak


GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
- Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak . Sugeek ez dute gorputz-adarrik.
- Gorputza ezkata gogorrez estalita dute, ez lehortzeko.
- Muskerrek eta sugeek, haztean azala berritu eta aurrekoa askatzen dute (muda). Dortokek oskola dute.
especies_imagenprincipal.jpg
BESTE EZAUGARRI BATZUK
- Poikilotermoak.
- Animalia hauek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute.
- Biriken bidez hartzen dute arnasa.
- Gehienak haragijaleak dira.
- Obiparoak eta barne-ernalketa dute.
- Arrautzek estalki gogor bat dute (oskola), ez deshidratatzeko,eta aita-amek ez dituzte txitatzen

Euskal Herriko narrastien zerrenda
Hegoaldeko narrastiak
Euskal Herriko narrastien posterra
Iban Soto- dortokak

6.- Anfibioak

Basoko igel gorria

GORPUTZAREN EZAUGARRIAK

- Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak . Igelek oso garatuta dituzte atzeko hankak salto handiak egiteko.
- Larruazala hezea, mehea eta babesik gabea dute.
- Zenbaitek pozoidun guruinak dituzte.
- Anuroek ez dute isatsik: igel eta zapo helduek.


BESTE EZAUGARRI BATZUK
- Poikilotermoak.
- Animalia hauek ezin dute gorputzaren tenperatura erregulatu, eta horregatik, inguruko tenperatura nolakoa, halako tenperatura izaten dute.
- Biriken bidez hartzen dute arnasa. Bai eta larruazalaren bidez ere.
- Zapaburuak (larbak) urtarrak dira eta zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
- Gehienak haragijaleak dira heldutan. Zapaburuak, aldiz, belarjaleak dira
- Gehienak obiparoak dira eta zenbait anfibio obobibiparoak dira.
- Anuroek kanpo-ernalketa dute eta urodeloek barne-ernalketa dute.
- Anfibioek metamorfosia dute.

Anfibioak Zubialden (Gorbeialdea)

7.- Arrainak


GORPUTZAREN EZAUGARRIAK
- Fusiformeak dira.
- Gorputz-adarrak hegatsak (hegalak) dira.
- Gehienek bizkar- , sabel-hegatsak eta isats-hegatsak dituzte.
- Gorputza ezkataz estalita dute; ezkatak bata bestearen gainean izaten dituzte.
Marrazoek larruazala dentrikulu txikiz dute estalita.
- Albo-lerroa izaten dute eta inguruneko dardarak hautematen dituen zentzumen-organoa.
- Hainbatek igeri-maskuria dute, poltsa itxurako organoa. Honi esker iristen diren sakonetara kontrolatzen dute airez beteta.

Itsas zalditxoa

Itsasoko dragoia

Arrainak Baztanen

8.-Jakingarriak

Bizidunen labirintoa
Munduko mehatxatutako animaliak
Jolasa
Animalien hainbat bideo Animalien hainbat bideo eta soinu


Arrainak Artikoan .Teknopolis

Ur izoztuetan murgilduz gero, hipotermia izateko arrisku handia dugu. Baina ez zaie gauza bera gertatzen Ipar poloan bizi diren animaliei.
Esate baterako, hartzen, pinguinoen eta foken ezaugarrietako bat da gantz-geruza bat izatea eta, horri esker, beroa mantentzeko gai izatea, nahiz eta leku hotzetan bizi edo bainatu.
Arrainetan, berriz, ez da horrelakorik gertatzen. Horiek ez dute gantzik babesteko, eta, hala ere, arin-arin mugitzen dira ur izoztuetan, izoztuak hiltzeko inolako arriskurik gabe.
Itsasoko ura -1,8 graduan izozten da, eta arrainen odola -0,9 graduan. Halere, Artikoko ur hotzetan bizi dira. Estrategia bitxia dute horretarako: izotzaren aurkako proteinak metatzen dituzte beren odolean.
Motaren arabera, arrainak proteina bat edo beste pilatzen du odolean helburu horretarako: hasi glukoproteinetatik peptidoetaraino, edo, besterik gabe, glukosa. Batzuk zein besteak, guztiak molekula organikoak dira. Horiei esker, lasai asko igeri egin dezake, baita ur hotzenetan ere.

Zergaitik flotatzen dute arrainek?



Geldi-geldirik uretan egoteko gaitasuna dute hondoa jo gabe. Arrainak sakonean nahiz azalean egon daitezke, eta goitik beherako mugimendu horrek ez die neke handirik ematen. Hezurrezko eskeletoa duten arrainek —hau da, arrain gehienek— igeri-maskuria deitzen den organo berezi bati esker dute gaitasun hori.
Gainerako organoen gainetik dagoen zaku-itxurako atal bat da, eta gasez beteta dago. Nitrogenoa, oxigenoa eta anhidrido karbonikoa ditu barruan; airea osatzen duten gas berak, alegia.
Arrainak hondora joan nahi duenean, igeri-maskurian dituen gasak konprimitu egiten ditu; horrela, beraren pisua eta dentsitatea urak duenarekin alderatuta handitu egiten da, eta arraina hondora joateko gai izaten da. Aitzitik, gora egin nahi duenean, maskuria gasez puzten du.
Arrain gehienek igeri-maskuria inguratzen duten odol-hodien bitartez egiten dute gasen difusioa. Igeri-maskuriak glukosa azido laktiko bihurtzen du, eta, odolaren azidifikazioaren ondorioz, oxigenoa eta karbono dioxidoa askatzen dira.

Igeri-maskuria ez duten arrainek, arrain kartilaginosoek, hala nola marrazoek, azal zein gibel koipetsuak baliatzen dituzte funtzio horretarako.

Bi Errepidean: arrainak eta arrantzaleak



Anaya hainbat gauza